XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Aire arnastezina, lantegiren baten ke-isurketak eraginik.

- Lohi dagoen hondartza bateko ura, bertan uretara sartzeak bildurtzen gaituelarik.

- Kirats handia darion errekaren bat.

- Zabor-biltzaileen greba dela eta, zaborren pilatzea etxe aurrean. - Etab.

Zentrua zuzentzen duten agintari eta presio-taldeen aldetik, azken hauek izan dira poluziotzat onartuak.

Horregatik, zentruan bizi den jendeak poluzioaren aurka oihukatzen zuenean, goian aipaturiko bezalako arazoak konpontzearen atzetik zebiltzala suposatzen zen eta erantzun bezala ibaietako ura eta hirietako airea zertxobait garbitzea, ematen zitzaion.

Ibaietara edo airera doan poluzioaren kopuru bat kentzea ondo legoke, baina hau hain neurri txikian lortzen delarik, galdera bat sortzen da: liburuaren hasieran erabilitako definizioaren arabera, eragin zabalagoarekin, mundu osoan milaka espezie (landare eta abereak) desagertarazten dituzten eta ekosistema osoak aldatzen dituzten ekintzak, klima bera aldatzeko zorian jartzen dutelarik, poluzio dira ala ez?.

Gure erantzuna borobila izango da; horiexek dira inguruguneari eginiko benetako eragin kaltegarriak.

Beraz, zentruan konpondu nahi dena, batez ere, etxea garbia mantentzeko ahalegina litzateke, etxetik kanpo gertatzen dena ezer gutti axola zaigularik.

Gizakia eta beroni eusten dion ekosistemaren arteko harremanen historia aztertu ondoren, poluzioa harreman hauen desorekatze baten ondorioa baino ez dela konturatzen gara: (...).